Tailerrak
1. tailerra
Paper-mâché eskulturak
Tailer honetan, paper-mâchézko teknika erabiliz eskultura gehigarriaren oinarriak ezagutuko ditugu. Objektua diseinatuz irudimena garatuko dugu, geroago hiru dimentsiotan eraikitzeko.
2. tailerra
Inprimaketa
Inprimatze teknikak euskarri batean diseinua sortzea, tinta aplikatzea eta, ondoren, presioren bidez diseinua paper edo oihalera eramatea helburu du. Erliebean inprimaketa, serigrafia edo intaglio teknika tradizionalak ikasi nahi badituzu, gurekin harremanetan jarri, zure nahietara egokitutako tailerra eskaintzeko.
3. tailerra
Koloretako markoak
Fotogramak edo erraiogramak, Man Ray artistak asmatutako teknika bat da. Anna Atkins botanikariak ere, Britaniar algen argazkiak: zianotipo inpresioak argazkiekin ilustratutako lehen liburua sortzeko erabili zuen
4. tailerra
Marrazketa eta brodaketa
Objektu apaingarriak sortu nahi dituzu? Tailer honetan, gustuko dituzun irudiak aztertuko ditugu eta zure marrazketa estilora egokituko ditugu brodatuak sortzeko. Oinarrizko eta aurreratutako brodatze-puntuak ikasiko ditugu mihise hutsari kolorea emateko.
5. tailerra
Liburu-koadernaketa
Tailer honetan liburuen egitura eta diseinua ikasiko duzu. Urtero koaderno berriak erakusteko aproposa!
Karta
Esaguzu zure ideia eta zure beharretara egokitutako tailer bat eskainiko dizugu, estudioan bertan edo zure lokalera joan gaitezke.
